XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan Patriciok utzi egin zuen, baina galdetu zion: Zer duzu, ordea, hor?, alu barruan zeukan gauza gogor harengatik.

Estufa txiki bat da, hotza kentzeko, esan zion Rosak.

Gero, emaztearengana itzuliz kristau ona zela erakutsi zuelako, serora batzuk etorri zitzaizkion koka eta chacta ematera.

Berak serorak bidali zituen baina koka eta chactarekin festa batera joan zen, lagun zaharrekin egoteko.

Kasualidadeagatik, haizeagatik (haize kontua zela, uste zuen Patriciok) edo haatik, ostiralaren arratsaldean Hamisi kalean txarki begiratu zion tipo batekin kalapita bat izan zuelako su eginda itzuli zen etxera.

Europarra, kristaua, esaten zuen, suminetan.

Kalapita xoxoa izan zen, baina Hamisiri tipo zital hari matraileko bat ez emana damu zitzaion.

Beharrik larunbatarekin Joxemi ekarri zuten...

Ez zuten, baina, berak uste zuen galeriara sartu.

Pare bat egunez Joxemik txinpartak atera zituen, egoera berri hari nola kopeta eman, asmaketan.

Artean Itsaso joan zitzaion bisita egitera.

Esperantza gutxiz joan zen, ustez eta Joxemik eskutartean zerabilen zerbaitetarako beharko zuen, baina bere benetako beharrik ez zeukan.

Elkarrizketaren ondoren oso bestelako inpresioa zeraman, eta bazkalaurrean inoiz egiten ez zuena lagunekin pote batzuk hartzera irten zen karrikara.

Joxemi ere gelditu zen, sentimentu polit bat dantzan ari zitzaiola.

Hitz gutxi egin zuten, Itsaso eta biek, baina dena naturaltasun eta gozotasun batetan irten zitzaien, eta orain bazekien, neska berarekin zuela.

Ateratakoan... Joxemik espero zuen, elkarrekin ibili ahalko zirela, eta beharbada... beharbada orain Itsasok ere nahiko zuen... ume bat izan... berak nahi zuen gisa, (...).